Gizartea -

Araba

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen neska bati ukituak egitea egotzita

Neska familiartekoekin kaletik zihoala, ukituak egin dizkio 38 urteko gizonak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, neska gazte bati kaletik senideekin zihoala ukituak egitea leporatuta.

Erasoa 23:30 aldera gertatu da bart, Gasteiz etorbidean, Udalak astearte honetan jakitera eman duenez.

Gizonak ihes egin du ukituak egin ostean, baina biktimaren senide eta hainbat gazte gizonaren atzetik joan dira, eta, harrapatu ondoren, udaltzainak heldu arte atxiki dute.

38 urteko atxilotua epailearen aurrera eraman dute gaur, asteartea.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa