Gizartea -

Ezbeharra Nafarroan

Pertsona bat hil da Puiun jazotako istripuan

Beste hiru lagun zauritu dira, horietako bat larri. Kamioi batek eta bi autok talka egin dute N-121 errepidean, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil eta beste hiru zauritu dira Puiun, arratsaldean izandako istripuan, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, ezbeharra 18:53 aldera jazo da N-121 errepideko 28. kilometroan. Bi autok eta kamioi batek talka egin dute istripuan. Talkaren ondorioz, beste lagun bat larri zauritu da.

Ezbeharra dela-eta errepideko zirkulazioa eten behar izan dute bi noranzkoetan. Iruña eta Tutera lotzen ditu N-121 errepideak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea