Gizartea -
IMSERSO
Imsersoko bidaiak urriko bigarren hamabostaldian hasiko dira
Esleipenaren aurka helegitea aurkezteko epea irailaren 13an amaitzen da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Maria Luisa Carcedo Osasun, Kontsumo eta Ongizate Sozialeko ministroak "lasaitasun" mezua igorri die aurten Imsersoko bidaietan parte hartu nahi duten nagusiei. Bidaia horiek ez daudela "arriskuan" ziurtatu du eta ohiko datan egingo direla, hau da, urriko bigarren hamabostaldian.
Imsersoko bidaien 2019-2020 denboraldirako egitarauak turismoan bildutako 900.000 plaza ditu penintsulako kostaldean, uharteetako kostaldean eta barrualdeko turismoan.
Kontratuaren balioa 1.142,4 milioi eurora igo da, bi denboralditako Imsersoko ekarpena (% 20,39) eta onuradunena (% 79,61) barne hartuz.
Aurtongo beste berrikuntzetako bat tokien % 1 errenta baxuko pentsiodunentzat gordetzea izan da. Kasu horietan, erakundeak kostuaren % 50 ordainduko du.
Aurten tokirik merkeenen prezioa % 9,5 igo da, 21 eurotik 23 eurora igoz egonaldi bakoitzeko.
Aukerak gehiago daude
Hoteletako zuzendaritzak helegitea aurkeztu zuen 2019-2020 denboraldiko bidaien zehaztapenen aurka, jasotako prezioek ez baitituzte gastuak estaltzen eta “larriki” kaltetzen dituzte haien interesak. Pertsonako prezioa 25 euro inguru izan beharko litzatekeela uste dute hotelariek.
Helegitea onartuko balitzateke, Gobernuak "beste aukera bat" duela bidaiak bermatzen jarraitzeko ziurtatu du Imsersoko Manuel Martinez Domene zuzendariak.
Uharteko kostaldeari dagokion lotea Mundiplani esleitzea proposatu dute Imsersotik, eta beste biak Mundoseniorrek kudeatzea.