Gizartea -

Abuztuak 12

Pertseidak hondartzatik ikusteko 'mila izarren gaua' antolatu dute gaur Plentzian

Gaur, 23:30ean, izar-jasa ikusteko aukera izango dute, baina ekitaldiak lehenago hasiko dira, erromeria batekin.

Pertseidak. Artxiboko irudia: EFE
Pertseidak.
Pertseidak ikusteko jardunaldia antolatu dute Plentziako hondartzan

1:30

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mila izarren gaua antolatu du EHUren Plentziako Itsas Estazioak gaurko, astelehenerako, pertseidak Bizkaiko herri horretako hondartzatik ikusteko. Plentzia Kantagune elkartearekin batera prestatu du jardunaldia.

Gaur gauean izango da unerik aproposena 2019ko pertseidak ikusteko. Urtero garai berean daude ikusgai Done Laurendiren malkoak izenez ezaguna den izar iheskorren jasa.

20:30ean hasiko dute jardunaldia, Kresaltsu taldearen erromeriarekin, Plentziako portuko plazan.

22:45ean, hiru bideo proiektatuko dituzte Plentziako Itsas Estazioan: Perseidas, ¿qué es la lluvia de estrellas? (euskaraz eta gaztelaniaz), Meteor showers (euskaraz eta gaztelaniaz) eta Cosmic eye. Jesus Romo Uriarte Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasleak eta Jaio de la Puerta Naukaseko kideak aurkeztuko dituzte pelikulak.

Azkenik, 23:30etik aurrera, hondartzatik ikusiko dituzte pertseidak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal hiriburuak Zer gertatu da Bizkaian? EHU berriak Gizartea Eguneko albisteak Plentzia albisteak Albisteak Pertseidak ikusteko gida Done Laurendiren malkoak Gertaera astronomikoak gaur