Gizartea -

Blackberryren tableta

1.000 Playbook erretiratuta, sistema eragileko akats batengatik

Akatsak zituzten tableta gehienak oraindik ez ziren erabiltzaileengana heldu. Kanadako enpresak hamaika arazo izan ditu azken hilabetetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Research In Motion enpresaren akzioak azken bi urteetako minimoetara hurbildu dira, Blackberryren fabrikatzaileak "Playbook" izeneko 1.000 tableta, sistema eragileko akats batengatik, erretiratu behar izan dituela adierazi ostean.

Kanadako enpresak hamaika arazo izan ditu azken hilabetetan, inbertzaileen konfiantza galduz eta irabaziak murriztuz

RIMek adierazi duenez, 16GBeko gailuak egitean, "sistema eragilean arazo bat agertu da eta gerta liteke tabletak ez kargatzea ondo hasierako softwarea".

Akatsak dituzten tabletak Staples dendetara bidali ziren. Akatsak zituzten tableta gehienak oraindik ez ziren erabiltzaileengana heldu, adierazi du enpresak agiri baten bidez.

RIMek irabaziak handitzea espero zuen baina enpresak kritikak eta kexak baino ez ditu jaso.

Gainera, dagoeneko BlackBerryren mugikorrak zahar geratzen hasi dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea