Gizartea -

POLIZIA OPERAZIOA

Sei gazte atxilotu dituzte Bizkaian, hainbat lapurretekin zerikusia dutelakoan

Atzo eraman zituzten epailearen aurrera, eta deklaratu ondoren, kargupean aske geratu ziren. Hamabostero joan beharko dute epaitegira, sinatzera.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 eta 24 urte urte arteko  sei pertsona atxilotu ditu, asteon, Ertzaintzak Bizkaian, hainbat etxebizitzatan eta gazte-lokaletan izandako lapurretekin zerikusia dutelakoan. Talde kriminala osatzea eta indarkeria erabilita lapurretak egitea egotzi dizkiete denei.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, azken hilabeteotan Barakaldon eta Bilbon izandako 13 lapurretekin lotzen dituzte, gutxienez.

Ikertzaileen arabera, Gernikan martxoan eta apirilean izandako beste hainbat lapurretekin ere zerikusia izan dezakete atxilotuek.

Atzo eraman zituzten epailearen aurrera, eta deklaratu ondoren, kargupean aske geratu ziren. Hamabostero joan beharko dute epaitegira, sinatzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Barakaldo Gernika-Lumo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak