Gizartea -
NAFARROA
Lasterketa klandestino bateko auto baten kontra jo du Gaurdi Zibilaren ibilgailu bate
Istripuan ez da inor zauritu. Guardia Zibilaren arabera, 300 pertsona inguru zeuden lasterketa klandestinoa ikusten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Guardia Zibilaren auto batek eta lasterketa klandestino batean parte hartzen ari zen ibilgailu batek talka egin dute, bart, Taxoareko poligonoan (Nafarroa). Istripuan ez da inor zauritu.
Guardia Zibilak jakitera eman duenez, herritar batek deitu die, poligono horretan auto lasterketa klandestinoak egiten ari zirela esanez.
Poligonora iritsi direnean, aurrez aurre jo dute debekatutako norabidean zebilen ibilgailu baten kontra.
Guardia Zibilaren arabera, 300 pertsona inguru zeuden lasterketa klandestinoa ikusten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea