Gizartea -

NAFARROA

Arma bat erakutsi eta alkohol eta droga proban positibo eman du Olatz Txipian

Laugarren kategoriako aire konprimatuko karabina bat zen. Horrez gain, positibo eman du alkoholean eta cannabisean.

Konfiskatutako arma. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa
Konfiskatutako arma
Konfiskatutako arma. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foruzaingoaren herritarren segurtasunerako patruila batzuk Olatz Txipira joan dira, herritar batek ohartarazi ostean mira teleskopikodun fusil bat zeraman pertsona bat oinez ikusi duela herri hori Uharterekin lotzen duen errepidean.

Ingurua aztertu ondoren, aurretik ere armak eramateagatik zigorrak jaso izan dituen Uharteko bizilagun baten ibilgailua gelditu dute.

Atzeko eserlekuan, salatzaileak aipatutako arma zegoen, zorrorik gabe eta kargagailua jarrita. Arma laugarren kategoriako aire konprimatuko karabina bat zen.

Gidaria gai sorgorgarrien edo alkoholaren eraginpean zihoala susmatuta, probak egin dizkiote, eta positibo eman du alkoholean eta cannabisean.

Gainera, arma eta munizioa kendu dizkiote eta zehapen-proposamena bideratu diote Armen Araudiko arauak hausteagatik dagokion dokumentazioa ez eramateagatik, zorrorik gabe eramateagatik eta kargagailua jarrita eta munizio eta guzti eramateagatik.

Adingabeko hainbat zauritu

Egun batzuk lehenago gazte batek Olatz Txipiko irin-lantegi zaharrean pairatutako kalte arinen delitu baten berri izan zuten, eta horren ustezko egilea salatutako pertsona bera izan zen. Herritar batek jarritako salaketaren arabera, pertsona batek plastikozko bolak erabiliz egindako hainbat tiro jaso zituen. Bi agente Uharteko osasun zentrora joan ziren, eta lesioak zituen hamahiru urteko mutiko bat artatzen ari zirela jakin zuten.

Ondorengo ikerketei esker jakin dutenez, adingabe gehiago ere zauritu dituzte horrela, eta tiroen ustezko egilea identifikatu dute jada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Drogak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uharte Foruzaingoa