Gizartea -

Gipuzkoa

Santiago, Gaztetape eta Saturraran hondartzak berriro ireki dituzte

Bainua debekatuta zegoen horietan, bai eta Zokoako bitan eta Donibane Lohizunen ere, uraren kalitate eskasagatik, baina bandera berdea dago jada guztietan. Ean, aldiz, bandera gorria dute.

Gaztetape hondartza. Rikardo Agirregomezkortaren argazkia.
Gaztetape hondartza. Rikardo Agirregomezkortaren argazkia.
Gaztetape hondartza. Rikardo Agirregomezkortaren argazkia.

EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumaiako Santiago hondartzan, Getariako Gaztetapen eta Mutrikuko Saturraranen bandera berdea dute asteazken arratsaldean, eta, hortaz, berriro ireki dituzte eta erabiltzaileek aukera dute, hala nahi izanez gero, bainua hartzeko; asteartean itxita zeuden hirurak, eta asteazken goizean Gaztetapek eta Saturraranek berdin jarraitzen zuten. Lapurdin ere, Zokoako bi hondartzatan eta Donibane Lohizunen, bainua baimenduta dago, dagoeneko.

Bakterio fekalak zeudelako itxi zituzten hondartza horiek, baina, Osasun Sailak Gipuzkoakoetan asteazken goizean hartutako laginak aztertuta, erabaki dute berriro zabaltzea, eta bainua baimentzea. Bizkaiko Ean, aldiz, bandera gorria dago; izan ere, E. coli bakterioa detektatu dute bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal herriko hondartzak mapa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak