Gizartea -

Indarkeria matxista

Azkoitiko jaietan salatutako sexu-abusua gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Abuztuaren 17ko sexu abusua salatzeko elkarteratzea egin dute Azkoitian. Alkateak esan duenez, asteartean epaiketa azkar bat egongo da egoera hauen aurrean, behingoz neurriak har daitezen.

Elarteratzea Azkoitian. Argazkia: EiTB
Elarteratzea Azkoitian. Argazkia: EiTB
Elarteratzea Azkoitian. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azkoitiko Udalak bere “gaitzespenik irmoena” adierazi du bart goizaldean emakume batek jasan duen sexu-abusua dela eta. Udalak ohar batean azaldu duenez, Andramari jaietan izan da erasoa. Javier Zubizarreta alkateak esan duenez, "nahiz eta prebentzio neurriak jarri, zoritzarrez toki askotan berdina gertatzen ari da" eta "neurri gogorragoak hartu beharko direla".

27 urteko emakume batek salatu zuen, gizonezko batek sexu-ukituak egin zizkiola erdiguneko taberna batean zegoenean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu zuenez, 49 urteko gizon bat identifikatu eta inputatu zuen Ertzaintzak, sexu askatasunaren aurkako delitua egotzita. Datorren asteartean epaiketa azkarra izango du ustezko erasotzaileak, baina, bitartean, aske jarraituko du.

Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak gertatutakoa deitoratu du, eta Udalaren babes baliabide guztiak emakumearen esku jarri ditu. Erasoa salatzeko, gaur goizean Udalak elkarretaratzea egin du. Elkarretaratzea, Azkoitiko eliza atarian egin dute eta jende ugari bildu da erasoa gaitzesteko. Udal odezkariak, talde feministako kideak eta hainbat herritar bildu dira. 10 minutuz isilik egin dute protesta.

“Indarkeria matxistaren aurkako oihua gero eta ozenago entzuten den arren, tamalgarria da abusuak eta erasoak jarraitzea. Egia da gaur egun eraso gehiago salatzen direla eta ez dela sexu erasorik onartzen. Azkoitian, zero tolerantzia sexu jazarpen eta gehiegikerien aurrean”, azpimarratu du Zubizarretak.

Janire Igoa Azkoitiko PSE-EEko bozeramaileak ere sexu-abusua salatu du, eta herritarrek “edozein eraso arbuiagarria” dela jakin behar dutela gaineratu du. Hala, eraso guztiak “irmo gaitzetsi” behar direla esan du.

“Azkoitiko bizilagunok ezin dugu emakumeen askatasunaren kontrako erasorik onartu, eta edozein eraso publikoki baztertu behar dugu”, esan du Azkoitiko PSE-EEko bozeramaileak.

__________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak emakumeak Gaurko albisteak Gipuzkoa Delituak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Azkoitia Albisteak Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako laguntza Matxismoa gaur