Gizartea -

SUTEA

Kontrolik gabe hedatzen ari da Kanaria Handiko sutea

4.000 pertsona ebakuatu dituzte suaren ondorioz Kanarietako uhartean. 1.700 hektarea kaltetu ditu, eta bederatzi errepide itxi dituzte.

Sutea Kanaria Handian. Argazkia: EFE
Sutea Kanaria Handian.
Sutea Kanaria Handian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIO

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vallesecoko goialdeko (Kanaria Handia) sutea itzaltzeko lanetan daude suhiltzaileak. Hondamendiaren eraginez, 4.000 pertsona ebakuatu dituzte. Suak 1.700 hektarea artean erre ditu.

Aireko baliabideek sua itzaltzeko lanak hasi dituzte gaur goizean. Horrela, atzo bertan behera geratu ziren lanei berriro ekin diete.

Guztira, bederatzi helikoptero eta bi hegazkin sugarrak itzaltzen saiatzen ari dira. Aldi berean, 600 eta 700 arteko lurreko profesional bigarren mailako sutea amatatzeko lanak egiten ari dira txandaka.

Gainera, bederatzi errepide itxi dituzte, Kanaria Handiko Gobernuak adierazi duenez.

Sua 16:00ak aldera hasi zen, Cueva Corcho eta Crespo artean dagoen Los Pajaritos sakanean, oraindik ezezagunak diren arrazoiengatik. Aurreko egunetan, Kanaria Handiko gehienezko tenperatura 40 gradura heldu zen, eta haize gogorrak jaso zituzten.

Ebakuazioak

Sua dela eta, herritarrak ebakuatu dituzte Kanaria Handiko hainbat lekutan: Lanzaroteko goialdean, El Pradon, Calderetasen, Cuevecillasen, Madrelaguan eta Valsenderon, Vallesecon; Lomo de Aríñezen, Risco Prieton, Aríñezeko goialdean eta La Culata auzoan, San Mateon; Juncalillon, Fagageston, El Tabladon eta Las Cuevasen, Galdarren; eta Las Arvejas auzoan, Artenaran, besteak beste.

Etxetik ateratako pertsona horiek euren senideen etxeetara edo aterpetara eraman dituzte, esaterako, Fernando Guanarteme Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxera eta San Mateoko eta Vallesecoko aterpeetara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kanariak azken ordukoa