Gizartea -

BASO-SUTEA

8.000 pertsona ebakuatu dituzte Kanaria Handian kontrolik gabe hedatutako suteagatik

Hamasei aireontziren laguntzarekin, 700 langile baino gehiago sua itzaltzeko lanak egiten ari dira.

Kanaria Handiko sutea, 2019ko abuztuaren 19an. Argazkia: EFE.
Kanaria Handiko sutea, 2019ko abuztuaren 19an.
Kanaria Handiko sutearen eraginez 5.000 pertsona ebakuatu dituzte

0:46

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valleseco udalerriko amildegi batean larunbatean jasotako baso-sutearen eraginez, 8.000 pertsona inguru etxetik atera dituzte Kanaria Handiko goialdeko eta iparraldeko hainbat herritan.

Kanarietako 112ko bozeramaile batek adierazi duenez, 700 pertsona baino gehiago eta 16 aireontzi sutea itzaltzen saiatzen ari dira, igande gauean 400 profesional egiten ari ziren lanak jarraituz. Horiek ezin izan dute sua itzali eta, ondorioz, sugarrak Tamadaba Parke Ekologiko Naturalera hedatu dira, ipar-mendebaldean.

Aireko baliabideak ondorengo hamasei aireontziak osatzen dute: lau hidrohegazkin, baso-hegazkin bat eta hamaika helikoptero, bederatzi sua itzaltzeko eta bi koordinazio lanak burutzeko.

Suteak eragindako ingurune-kaltea izugarria izan da, suak hainbat espazio natural erre baititu, besteak beste, balore handiko Tamadaba Parke Ekologiko Naturala. Orain arte, ez dituzte kalte pertsonalik jaso, sua "interfaze" izeneko espazioetara heldu arren; teknikoek interfaze deitzen diete horietan landaredia eta etxebizitzak nahasten direlako.

Ebakuatutako pertsonak

Etxetik atera dituzten pertsonen kopurua kalkulatzeko, ebakuatu dituzten auzoen errolda ofiziala erabili dute. Izan ere, 400 pertsona baino ez dute aterpetan igaro gaua. Aterpeak San Mateon, Terorren, Galdarren, Moya, Agaeten eta Tunten eskaini dituzte.

Bestalde, 40 pertsona Artenarako kultura zentroan egin dute lo, suaren egoera dela eta, horretatik ateratzea oso arriskutsua delako. Larrialdietako zerbitzuak handik lehenbailehen aterako dituzte.

Igande gauean, pertsona gehiago ebakuatu dituzte: alde batetik, 3.784 biztanle bizi diren Vallesekoko hirigunea eta El Carrizal de Tejeda auzoa eta, bestetik, Agaeteko El Valle eta El Risco auzoak, uhartearen ipar-mendebaldean, suaren erdigunetik gertu.

Ebakuatu dituzten azken eskualdeak hurrengoak dira: Piletas eta Troya, Agaeten, eta Saucillo, Galdarren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kanariak azken ordukoa