Gizartea -

1.000 kilometrora

Lepeko (Huelva) San Sebastian Pasealekuan dago jada Donostiako Kontxako baranda

Aurtengoa da Huelvan dagoen Lepe herriko La Antilla hondartzan Donostiako barandaren 100 metro ikus daitezkeen lehen uda.

Kontxako barandaren zati bat Lepeko (Huelva) hondartzan.
Kontxako barandaren zati bat Lepeko (Huelva) hondartzan.
Kontxako barandaren zati bat Lepeko (Huelva) hondartzan.

EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehen aldiz, Kontxako barandaren kontra jarrita, Lepeko (Huelva) La Antilla hondartzako paisaiaz gozatzeko aukera izango dute hara bertaratzen diren turistek. Kontxako baranda zati bat da orain Lepeko ‘Donostia – San Sebastian’ pasealekuko buru.

Cervantes plaza (Londres hotela) eta la Perlaren arteko baranda zatia da Lepera eraman dutena. Pasa den urtean berritu zuten Donostian tarte horretako eskudel zatia, eta orduan Eneko Goiak jada aurreratu zuen Lepeko Udaletxeak barandaren 100 metro eskatu zituela La Antillako hondartza urbanizatzeko. Modu horretan, Donostiako ikur bihurtu den heldulekua erreplikatzeaz gain, pasealekuaren zati horri San Sebastián izena eman diote.

Pasa den azaroan iritsi ziren barandaren 100 metro Lepera, eta instalazio lanen ostean, martxoan ireki zuten La Antilla hondartzako San Sebastian pasealekua.

Bertaratzen diren turistek “Paseo Donostia – San Sebastian” dioen zeramikazko kartel baten eta hainbat plaken bidez jakin ahal izango dute nolatan iritsi den Kontxako Hondartzako barandaren zati bat Euskaditik 1.000 kilometrora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Albisteak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kontxako hondartza albisteak