Gizartea -

Bilboko Aste Nagusia

C. Tangana: 'Zentsuratzea eta debekatzea ez da hezteko modua'

Madrilgo musikariak eskerrak eman dizkio Bilboko Udalak Aste Nagusiko kontzertua bertan behera utzi eta gero defendatu zutenei.

C. Tangana. Foto: Iñaki Espejo-Saavedra
C. Tangana.
C. Tangana. Foto: Iñaki Espejo-Saavedra

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste batzuez sare sozialetan isilik egon ostean, C. Tanganak Bilboko Udalak Aste Nagusiko kontzertua "letra matxistak" izateagatik bertan behera utzi eta gero bere alde agertu zirenei eskerrak eman dizkie, eta "zentsuratzea eta debekatzea ez dela hezteko modua" esan du.

Madrilgo musikariak, mezuarekin batera, "Pop Ur Pussy" abestiaren bideoklipa publikatu du Twitterren. Estreinatu zuenean "genero eta sexu askatasunaren aldeko alegatu artistikotzat" hartu zuten, eta "XXI. mendeko gizartean genero bitarraren arazoa mahai gainean jartzen zuela" esan zuten.

Bilboko Udalaren Aste Nagusiko programazioaren barruan zegoen C. Tanganaren kontzertua, larunbat honetarako, baina bertan behera utzi zuten, emakumeen kontrako letra matxistak eta mespretxuzkoak zituelakoan kexak jaso zituelako Udalak.

C. Tanganak Bilboko jaietan jo behar zuela eta, Udalari kontzertua bertan behera uzteko eskatuz sinadura bilketa abiatu zuten change.org plataforman. 24 orduko epean, 10.000 sinadura bildu zituen eskaerak. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek ere emanaldia ez egiten alde egin zuten.

Dena dela, adierazpen askatasuna argudiatuta, betorik ez ezartzeko deia egin dute azken orduetan euskal kulturaren hainbat ahotsek, besteak beste, Fermin Muguruza musikariak edota Igor Elortza bertsolariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko Aste Nagusia Bilbo Musika Gizartea Eguneko albisteak Kultura Albisteak Aste Nagusiko kontzertuak