Gizartea -

ASTE NAGUSIA

Emakume batek ostegunean jasandako erasoa salatu dute Bilboko konpartsek

Erasoen kontrako protokoloa aktibatuta, Arriaga Antzokiaren inguruan elkarretaratzea egin dute, eta emakumeek jaiak askatasunean bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute.

Eraso sexisten aurkako elkarretaratzea. Argazkia: EiTB
Eraso sexisten aurkako elkarretaratzea.
Eraso sexisten aurkako elkarretaratzea. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Komunikabideetara bidalitako ohar batean, aurreko ostegunean emakume batek jaigunean jasan zuen erasoa salatzeko kontzentrazioa deitu dutela jakinarazi dute larunbat honetan Bilboko Konpartsek.

"Ostegun goizaldean jaigunean emakume baten aurka egindako eraso fisikoa dela eta, Bilboko Konpartsok erasoen aurkako protokoloa aktibatu dugu", esan dute konpartsek. Bilboko Aste Nagusian izan zen erasoa, eta pregoilaria, txupinera eta Marijaia izan dira elkarretaratzean.

Ostegunean, gizon batek emakume bat eraso zuen berarekin joan nahi ez izateagatik. Elkarretaratzean azaldu dutenez, "atxikitzeko saiakera egin zuen, eta biktimak bere burua defendatu zuenean, bortizki eraso zuen gizonak".

"Emakumeon borondatearen kontrako edozein ekintza edota gure baiezkoa behartzeko edozein ekintza biolentzia dira, eraso dira, delitu dira", salatu dute bertan elkarretaratutakoek.

Emakumeek jaiak askatasunean bizitzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute Bilboko Konpartsek. "Bortizkeriarik gabeko jai gunea nahi dugu, emakumeok nahieran gozatuko duguna eta gizonek geure erabakiak errespetatuko dituztena", esan dute.

'Emakumearen borondatearen kontrako edozein ekintza biolentzia da'
'Emakumearen borondatearen kontrako edozein ekintza biolentzia da'
'Emakumearen borondatearen kontrako edozein ekintza biolentzia da'

1:01
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa