Gizartea -

Araba

Sua piztu da Valderejoko parke naturalean

Garrak arratsaldean piztu dira. Ez da zauriturik izan. Suhiltzaileak garrak itzaltzeko lanean ari dira.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sua piztu da arratsalde honetan Valderejoko parke naturalean, Gaubean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Zauriturik izan ez dela eta herritarrentzako arriskurik ez dagoela azpimarratu dute.

Araba eta Burgos arteko mugan gertatu da ezbeharra 17:00ak aldera. Hori dela eta, Gaztela eta Leongo suhiltzaileak ere joan dira garrak amatatzera.

Sua itzaltzeko kamioiak nahiz hegazkin txiki bat erabiltzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak Gaubea Añanako Kuadrilla gaur