Gizartea -

POLIZIA OPERAZIOA

ISISen ustezko kolaboratzaile bat atxilotu dute Alacanten

Alemaniak hura atxilotzeko euroagindua eman zuen eta horren baitan egin dute atxiloketa. Erakundearen kanpo aparatuko zelula bat osatzea leporatzen diote.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak Estatu Islamikoaren (ISIS) ustezko kolaboratzaile bat atxilotu du Alacanteko Elda udalerrian. Erakundearen kanpo aparatuko zelula bat osatzea leporatzen diote. 

Alemaniak hura atxilotzeko egindako euroaginduaren baitan egin dute 25 urteko gizonaren atxiloketa. Antza denez, atxilotuak 2017an ihes egin zuen Alemaniatik, hango agintariek, ustez, Estatu Islamikoari babesa ematen zion egitura bat desegin eta gero.

Alemaniatik irten ostean, hainbat herrialdetan ezkutatu zen Espainiara iritsi arte. Haren asmoa bertan gelditzea eta oharkabean pasatzea zen. Hori dela eta, hainbat segurtasun neurri hartzen zituen. Azkenean, ordea, atxilotu egin dute.

Atxilotuari dokumentuak faltsutzea, zerga iruzurra eta iruzurra egitea leporatzen diote.

Operazioan, Espainiako Poliziaren informazio bulego nagusiak eta Alacanteko eta Gipuzkoako informazio brigadek parte hartu dute, Auzitegi Nazionaleko 2. Instrukzio Epaitegiaren aginduz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak albisteak Espainia Alemania Gizartea Estatu islamiarra berriak Jihadismoa hoy Eguneko albisteak Albisteak