Gizartea -
TRAFIKOA
Ibilgailu kopuru handiak ilara luzeak eragin ditu Irunen eta Gasteizen
Ilarak 5 kilometrokoak dira Arabako hiriburuan; Gipuzkoako udalerrian, aldiz, 4 kilometroko ilarak jaso dituzte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
AP8 autobidean Irunen (Gipuzkoa), Baionako noranzkoan, eta A1 autobidean Gasteizen, N622ko loturan eta Iruneko noranzkoan, ilara luzeak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren arabera.
Zehazki, 5 kilometroko ilarak jaso dituzte Gasteizen. Irungoak, berriz, 4 kilometrokoak dira.
Azken orduetan ez dute istripu nabarmenik jaso, Trafiko Zuzendaritzako iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea