Gizartea -

eraso informatikoa

Nafarroako Ogasunaren zerbitzu batek zibererasoa jasan duela esan du Foru Gobernuak

Dena dela, gaizkileek ez dute herritarren datu pribaturik ezta Administrazioaren inolako informaziorik lortu, Foru exekutiboak jakinarazi duenez.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Internet bidezko tramiteak ahalbidetzen dituen NAN + PIN egiaztagiria berrezarri du ostegun honetan Nafarroako Gobernuak, azken egunetan jasandako eraso informatiko baten aurrean segurtasun neurri egokiak ezarri ostean. Dena dela, zibererasoa ez ditu herritarren datu pribatuak arriskuan jarri, ezta Foru Administrazioaren beraren informazioa ere.

Foru exekutiboak ostegun honetan jakitera eman duenez, asteburuan izan zuten eraso informatiko honen berri. Nafarroako Ogasunaren online zerbitzuetako bat kolapsatzeko edo informazioa lapurtzen saiatzeko asmoz, gaizkileak milaka eskaera bidali zituen aldi berean, modu automatikoan.

Nafarroako Zerga Ogasunaren online zerbitzuetako batek jasan zuen zibererasoa, zehazki, tramiteak egiteko NAN + PIN egiaztagiria eskatzen duena.

Gauzak horrela, eraso informatikoak iraun zuen bitartean, NAN + PIN egiaztagiria bertan behera uztea erabaki zuen Nafarroako Gobernuak. Neurri horrek “eragin txikia” izan du Hezkuntza eta Ogasun zerbitzu batzuetan, izan ere, denbora honetan, herritarrek beste bide batzuk erabili ahal izan dituzte internet bidezko tramiteak egiteko orduan.

Foru Gobernuak azaldu duenez, gaizkileek ez dute herritarren datu pribaturik ezta Administrazioaren inolako informaziorik lortu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zibererasoak Internet gaur