Gizartea -
Global Green City
Gasteiz 'mundu mailako' ingurumen-erreferentea dela nabarmendu du Urtaranek
Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, alkateak azpimarratu du Arabako hiriburuaren azken hamarkadetako jasangarritasun politikak "egokiak" izan direla.
Agentziak | Erredakzioa
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak nabarmendu duenez, Global Green City sariarekin Arabako hiriburua ez da erreferentea "Europa mailan, bizik eta mundu mailan", eta ezaguna da "gauzak ondo egiten ari garela bizi kalitatea, lehiakortasun ekonomikoa eta naturaren babesa bermatzen dituen hiri jasangarri bat egiteko".
NBEk babestutako Global Forum on Human Settlements erakundeak ematen duen Global Green City saria eman diote Gasteizi, Addis Abeba Etiopiako hiriburuan egin den ekitaldi batean.
Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, alkateak nabarmendu du "nazioarteko mailako oso sari garrantzitsu bat". Bere ustez, sariak "berretsi du Gasteizen azken hamarkadetan bultzatu diren ingurumen eta jasangarritasun politikak egokiak izan dira".
"Sari honek ez dauka dirurik, baina aitorpen hau 50tik gora herrialdetako 500 pertsona baino gehiagok betetzen zuten Nazio Batuen areto batean eman dute", esan du. "Argazkien eta bideoen bitartez Gasteiz ikusteko aukera" izan dutela nabarmendu du alkateak.
Gainera, ingurumen eta jasangarritasun politikak "bultzatzearen eta sakontzearen" alde egin du alkateak, eta "guztion artean eraiki dugun hiriagatik" harro egoteko eskatu du, "mundu mailako erreferentzia garelako".
"Orian beste hiriekin harreman gehiago egin behar dira, Gasteiz hiri modernoa, bizi kalitatea duena eta ekonomikoki lehiakorra bilakatzeko, ingurumena eta natura kontuan izan ditzagun", esan du.