Gizartea -

Euskal Diasporaren Eguna

'Babes bila datozenak hartzeko politika komun bat' eskatu dio Urkulluk Europari

"Errotiko aldaketa bat" eskatu dio lehendakariak Europari. "Etorkizun hobe baten bila beste herri batzuk egiten ari diren deiadarraren aurrean" ezikusiarena egitea baztertu du agintariak.

Iñigo Urkullu lehendakaria Euskal Diasporaren Egunean, Ispasterren. Argazkia: EFE/Luis Tejido.
Iñigo Urkullu lehendakaria Euskal Diasporaren Egunean, Ispasterren. Argazkia: EFE/Luis Tejido.
Kanpoan bizi diren euskaldunen omenez ospatu da Diaspora Eguna Ispasterren

1:49

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Errotik aldatzea" eta "babes eta etorkizun berri bat bilatzen ari diren pertsonak hartzeko politika komun bat" onartzea eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariak Europari. "Etorkizun baten bila ari diren beste herri batzuen deiadarraren aurrean Euskadik ezin du gizarte gisa beste alde batera begiratu. Harrera egin zigutelako, harrera egin behar diegu", azpimarratu du.

Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko ekitaldia antolatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Ispasterko Udalak. Aldi berean, 16 herrialdetan sakabanaturik dauden 50 bat Euskal Etxek ekitaldiak egin dituzte gaur. Duela bost mende Juan Sebastian Elkanok munduari bira eman zionekoa gogorarazi du agintariak, eta ekitaldiokin alderatu du.

Euskadiren izaera migratzailea azpimarratu du Urkulluk ekitaldi instituzionalean. Ispasterko herriko plazan, 12:00etan, abiatu du alkateak ekitaldia, eta bideo bat ikusi dute bertaratu direnek.

Ondoren, plazako bazter ezberdinetatik, bost kontinenteetako historia migratzailearekin lotutako pasarteak antzeztu dituzte.

Josu Erkoreka, Arantxa Tapia, Iñaki Arriola, Nekane Murga, Estefania Beltran de Heredia eta Maria Jesus San Jose sailburuak, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, Marian Elorza Kanpo Ekintzarako idazkari nagusia eta Gorka Alvarez Euskal Diasporaren zuzendaria izan ditu lagun lehendakariak.

"Harrera egin ziguten, harrera egin behar diegu", nabarmendu du Urkulluk hitza hartu duenean. Lehendakariaren esanetan, "etorkizun hobe baten bila ari diren beste herri batzuen deiadarraren aurrean Euskadik ezin du gizarte gisa beste alde batera begiratu".

Un momento de la representación en los actos del segundo Día de la Diáspora Vasca. Foto: EFE

Euskal Diasporaren Eguna, Ispasterren (Bizkaia). Argazkia: EFE/Luis Tejido

"Gure herrian etorkizun berria bilatzen ari diren pertsona migratzaileak hartzeko orduan, errealitate historikoa ezagutzea garrantzitsua da. Harrera egin ziguten, harrera egin behar diegu", gaineratu du.

Zentzu horretan, "Europaren eta Euskadiren besoak zabaldu behar zaizkie, zalantza barik, herriaren etorkizunaz parte hartzera datozen pertsonei", adierazi du. Horregatik, Europak "errotik aldatu behar du eta politika komun bat onartu, gure herrira babes eta etorkizun berri baten bila datozen pertsonak hartzeko".

"Gizarte gisa ezin dugu beste alde batera begiratu"

"Gizarte gisa ezin dugu beste alde batera begiratu. Zer gertatu behar zen gure diasporarekin harrera herriek errefusatu izan balute? Ez ginateke egongo Euskal Diasporaren Eguna harro ospatzen. Gure inguruan gertatzen ari diren mugimendu migratzailek hobeto ulertu eta onartzen lagundu nahi du egun honek", erantsi du.

Euskal herritarrek atzerrira jo zuten une ezberdinak gogorarazi ditu Urkulluk. "Euskaditik milaka kilometrora, belaunaldiz belaunaldi, kultura, ohiturak eta hizkuntza" mantentzeko orduan euskal diasporak egindako lana goraipatu du agintariak. "Gure oraina aberasten du, eta mundura gero eta irekiago dagoen etorkizun bat markatzen lagunduko digu", esan du.

Lehendakariaren hitzetan, 25 herrialdetan baino gehiagotan 191 Euskal Etxek osatutako sarea "Euskadi Basque Country-rentzako aukera bat da".

Un momento de la representación en los actos del segundo Día de la Diáspora Vasca. Foto: EFE

Euskal Diasporaren Eguna, Ispasterren (Bizkaia). Argazkia: EFE/Luis Tejido

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Iñigo Urkullu Migrazioa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Europa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lea-Artibai azken ordukoa