Gizartea -

Astelehenean desagertu zen

15 urteko neska bat desagertu da Gasteizen

Adingabea arabiarra da eta gorpuzkera argala, 1,57 metroko altuera eta 46 kilo ditu. Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du aurkitzeko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan asteleheneko lehen orduetan, Gasteizen, desagertu zen 15 urteko adingabe bat topatzeko herritarren laguntza eskatu du Ertzaintzak ostiral honetan.

Informazioren bat duenak ertzain-etxera (945 064225) edo SOS Deiak zerbitzura deitzea eskatu du Sailak.

15 urteko adingabea arabiarra da eta gorpuzkera argala, 1,57 metroko altuera eta 46 kilo ditu.

Beltzarana da, eta ile beltz lisoa, begi handi marroiak, sudur txikia eta bekain iletsuak ditu. Kaki koloreko jertse bat, elastiko beltzak, zapatila zuriak eta eskolako motxila zeramatzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Desagertutako pertsonak Nerabezaroa albisteak