Gizartea -

ZUZENKETA ESKATU DUTE

NBEn webak 'Errepublikaren ankerkeriaren kontrako obra' gisa definitu du 'Guernica'

Espainiak Nazio Batuetan duen ordezkaritzak testua berehala zuzentzeko eskatuko du, PSOEko kide batek "aberrazio historiko" hau sare sozialetan salatu ostean.

Pertsona bat Picassoren 'Guernica' ikusten, Madrilgo Reina Sofia Museoan.
Pertsona bat Picassoren 'Guernica' ikusten, Madrilgo Reina Sofia Museoan.
Pertsona bat Picassoren 'Guernica' ikusten, Madrilgo Reina Sofia Museoan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiak Nazio Batuetan duen ordezkaritzak NBEko web ofizialean Picassoren "Guernica"ren inguruan dagoen testua berehala zuzentzeko eskatuko du. Izan ere, testu horretan Picassok kuadro hori "Espainiako Gerra Zibilean Errepublikaren ankerkeriaren kontrako protesta artistiko gisa" margotu zuela jartzen du, bonbardaketaren egilea bando frankista izan zenean.

Javier Alfonso Cerdón Leongo PSOEren idazkari nagusi eta AELE Leonen jasandako Errepresioaren Azterketarako Elkarteko presidenteak aurkitu eta salatu du "aberrazio historikoa".

Larunbatean bere twitter kontuan zabaldu zuen Cerdonek memoria historikoa urratzen duen testua eta "onartezina" dela esan zuen.

Salaketa argitaratu eta hiru ordu baino gutxiagotan Espainiak Nazio Batuetan duen ordezkaritzak bere Twitter kontu ofizialaren bidez erantzun zion Cendoni eta zuzenketa berehala eskatuko dutela jakinarazi zion.

1937ko maiatzaren eta ekainaren artean margotu zuen Picassok "Guernica" kuadro ezaguna, apirilaren 26an Gernikak bonbardaketa jasan eta berehala. Frankisten alde borroka egin zuen Alemaniako Kondor Legioko hegazkinek bonbardatu zuten Bizkaiko herria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernikako bonbardaketa Gernika-Lumo NBE Artea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Memoria Historikoa