Gizartea -

TRAFIKOA

A-15eko sarbidea ireki dute, Villabonan, bi kamioik talka egin ostean

Lehen orduan izandako istripuaren ondorioz bidea itxi dute Iruñerako noranzkoan. Gidarietako bat harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileek erreskatatu dute.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi istripu gertatu dira gaur goizean Villabonan eta Alegian, hurrenez hurren, eta ondorioz korapilo handia sortu da A-15 eta N-1 errepideetan.

Villabonan, bi kamioik talka egin dute eta, ondorioz, A-15 errepidea itxi dute Iruñerako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Dena den, 09:30 aldera, ezkerreko erreia zabaldu dute eta bidea guztiz zabaldu dute 12:30ak baino lehen.

Istripua tarteko, gidarietako bat kamioi barruan harrapatuta gelditu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute.

Ezbeharra 07:10 aldera gertatu da, Andoain eta Villabona artean. Bi kamioiek bidea oztopatu dute eta ilarak sortu dira.

Errepidea itxita izan den bitartean N-1etik bideratu dute trafikoa.

N-1 errepidean, Alegian, auto batek ezbeharra izan du eta errepidean gurutzatuta gelditu da, Irunerako noranzkoan. Hori dela eta, bost kilometro arteko auto ilarak sortu dira Irunerako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 07:15 aldera gertatu da. Istripua izan duen ibilgailua 08:30ak aurretik erretiratu dute, eta 09:15erako egoera bere onera itzuli da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Iruñeko albisteak Albisteak Gipuzkoa Gizartea Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Andoain Villabona bideoak Albisteak Madril-Irun errepidea A-15 albisteak