Gizartea -

Trafikoa

Zirkulazioa lehengoratu dute N-637 errepidean, kamioi batek zama galdu ondoren

Kamioiak galdu duen zama errepidetik kendu dute jada, eta errei guztiak berriro ireki dituzte. Gauzak horrela, zirkulazioa normaltasunera bueltatu da.

Kamioi batek zama galdu du Arrontegin eta auto-ilarak sortu ditu A-8an. Argazkia: Trafikoa
Kamioi batek zama galdu du Arrontegin eta auto-ilarak sortu ditu A-8an.
Kamioi batek zama galdu du Arrontegin eta auto-ilarak sortu ditu A-8an. Argazkia: Trafikoa

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek bere zama galdu du astearte goizean N-637 errepidean, Arrontegiko zubian, eta auto-ilara handiak sortu dira errepidean, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

07:15 aldera jazo da trafiko istripua, Barakaldon, Galdakaorako noranzkoan. Ordu horretan, N-637 errepidetik zihoan kamioi batek zama galdu du, oraindik ikertzen ari diren arrazoiak direla eta. Arrazoi horregatik, bi errei itxi behar izan dituzte.

Istripu horren ondorioz, auto-ilara handiak sortu dira errepidean, eta A-8ko 127. km-ra iritsi dira, Trafiko Zuzendaritzak baieztatu duenez.

Dena dela, kamioiak galdu duen zama errepidetik kendu dute jada, eta errei guztiak berriro ireki dituzte. Gauzak horrela, zirkulazioak 09:15 aldera berreskuratu du ohiko joan-etorria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilbo Galdakao Getxo Portugalete Bizkaia Barakaldo Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea Bilbo erdialdeko sarbidea