Gizartea -

Ikerketa

Euskadiko kulturan gizonen eta emakumeen arteko arrakala dagoela frogatu dute

Eusko Jaurlaritzak enkargatu du ikerketa. Antzerkiaren, dantzaren, literaturaren eta musikaren egoera aztertu dute. Helburua da esku hartzea alde hori antzeman duten arloetan.

2018ko Durangoko Azokaren irudia. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
2018ko Durangoko Azokaren irudia. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
2018ko Durangoko Azokaren irudia. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak enkargatutako ikerketa batek agerian jarri du Euskadiko kultura-arloan gizonen eta emakumeen artean dagoen arrakala; ikerketak antzerkiaren, dantzaren, literaturaren eta musikaren egoera aztertu du.

Ikerketa honen emaitzak Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza eta Politika Sailak aurkeztu dio Kulturaren Euskal Kontseiluari.

'Genero programak eta politikak' egitasmoaren barnean garatu dute ikerketa hori, eta horren lehen xedea da analisia eskaintzea kulturaren sektoreetako gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari dagokionez, bai sorkuntzaren ikuspegitik, baita industriaren ikuspegitik ere.

Analisi horiek baliatuz, Eusko Jaurlaritzak aukera izango du politikak bideratzeko, esku hartzeko eta saiatzeko egoera hobetzen, genero-arrakalak edo desberdintasuneko egoerak antzeman dituzten arloetan.

2018an, EAEn, emakumeen lan-tasa Estatuan baino handiagoa izan zen, baina alde nabarmena dago emakumeen eta gizonen artean: gizonen lan-tasa % 55,1ekoa da, eta emakumeena, aldiz, % 46,5ekoa. Espainian, lan-tasa % 44koa da emakumeen artean, eta % 55,7koa gizonen artean.

Emakumeak kudeaketa- eta administrazio-karguetan izaten dira

Halaber, ikerketak agerian utzi du emakumeak, bereziki, kudeaketa- eta administrazio-karguetan izaten direla (% 69,9); gizonak, aldiz, profil teknikoko karguetan eta zuzendaritza-postuetan izaten dira (emakumeen % 43,8 eta 37,1, hurrenez hurren).

Prestakuntza kulturalari dagokionez, ikerketak alde nabariak islatzen ditu, gizonen eta emakumeen artean, emakumeak kultura-arlo guztietan gehiengoa badira ere. Dantzan, ikasleen % 93 emakumeak dira; arte plastikoetan, musikan eta diseinuan, % 70eko langa gainditzen dute emakumeek.

Musikan soilik orekatzen da, nolabait, joera hori: arlo horretako langileen % 56 emakumeak dira, eta 44, gizonak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza EAE Musika Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Kultura Albisteak Euskal literaturaren albisteak Antzerki albisteak hoy Dantza