Gizartea -

TRAFIKOA

Emakume bat eta gizon bat larri, moto batek eta auto batek elkar jota Irunen

47 eta 46 urteko bi zaurituak motoan zihoazen. Atzo iluntzean izan zen istripua, Irun eta Hondarribia lotzen dituen GI-636 errepidean. Ertzaintza lekuko bila ari da.

AGENCIAS | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona, 47 urteko gizonezkoa eta 46 urteko emakumezkoa, larri zauritu ziren, atzo, Irunen izandako trafiko-istripuan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, moto batek eta auto batek elkarren kontra jo zuten, GI-636 errepidean, Irun eta Hondarribia artean.

22:20 inguruan izan zen istripua, Donostiako noranzkoan, eta Ertzaintza lekuko bila ari da, gertatutakoa argitzeko. Larri dauden bi zaurituak motoan zihoazen, eta kolperaren ondorioz, airean irten ziren.

Donostia Ospitalera eraman zituzten zaurituak, biak Irungo bizilagunak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Ertzaintza Hondarribia Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Irun Albisteak