Gizartea -
Erreakzioak, Sarean
#pelispepineras: Umorea da nagusi Twitterren, pepinoen krisia dela eta
Espainiako pepinoen ika-mika Sarera iritsi da: pepino hitza erabilita, erabiltzaileak filmen izenburuak moldatzen ari dira. #pelispepineras hashtag munduko trending topic bihurtu da.
Erredakzioa
Twitterren ere protagonista dugu azken egunotan Espainiako pepinoen afera. Izan ere, sare sozial honen erabiltzaileak umorea dugu hizpide, pepino hitza erabilita, pelikulen izenburuak moldatzen ari direlako. Horrela, #pelispepineras hashtag mikroblogging sare honen trending topic bihurtu da nazioarteko mailan (hau da, jarraipen handiagoa duen momentuko gaia).
Twitteroen sormen gaitasunak eta umoreak ez dute mugarik. Hori dela eta, Sarean irakurgai dira, besteak beste, honako izenburuak: Buen pepino Mister Marshall, Marcelino pan y pepino, Lo que el pepino se llevó edo Dos hombres y un pepino. Zinema garaikideak ere esparru propioa du: Pepino Fiction, Pepinos verdes fritos, Pepinos del Caribe edo Harry Potter y el pepino del fuego.
Pedro Almodovar zuzendariaren filmeei moldaketa hauek egin dizkiote: Todo sobre mi pepino, Pepinos lejanos, Pepino, Luci, Bom y otras chicas del montón, Mujeres al borde de un ataque de pepinos...
Azken hamarkadetako saga handien zintek "pepino bertsioa" ere badute, esaterako, Star Warsena: El pepino contraataca, El pepino del Jedi, Pepinar Wars: El pepino fantasma, El pepino de los clones, La venganza de los Pepinos.