Gizartea -

Kantabria

Castro Urdialesko buruaren harira atxilotutakoa epailearen aurrera eraman dute

Baliteke biktima otsailetik desagertuta zegoen gizon bat izatea.

Gizona bere bikotearekin. Argazkia ETBren bideo batetik aterata
Gizona bere bikotearekin
Castro Urdialesen aurkitutako burua antza desagertuta zegoen gizon batena da

1:38

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat goizaldean Castro Urdialesko etxebizitza batean aurkitutako gizon baten buruaren harira atxilotutako emakumea epailearen aurrera eraman dute astearte honetan, EFE albiste-agentziak jakinarazi duenez.

Emakumea asteburuan atxilotu dute, Mar Llana eraikinean, Padre Basabe kalean, han bizi baita atxilotua, eta etxebizitza miatu dute.

ETBk jakin duenez, baliteke biktima otsailetik desagertuta zegoen gizon bat izatea, Kantabrian jaiotakoa baina Bilbon, Balmasedan eta Laudion lan egin zuena, banku batean.

Guardia Zibilak ez du atxiloketaren nondik norakoen berri eman. Ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko, eta epaileak sekretupean jarri du sumarioa.

Guardia Zibilaren iturriek EFEri baieztatu diotenaren arabera, burua emakume batek topatu zuen, eta norena den identifikatzeko lanean ari dira.

Gorpua Santa Ana kaleko etxebizitza batean aurkitu dute, herriaren iparraldean, zezen-plazatik gertu.

El Diario Montañés egunkariak astelehenean jakitera eman duenez, osasun-zerbitzuek artatu behar izan zuten kutxa barruan burua aurkitu zuen emakumea; izan ere, antsietate-krisia izan zuen.

Egunkari horren hitzetan, lagun batek eman omen zion kutxa emakumeari, eta kutxa jaso eta bi egunetara, ireki egin zuen, usain oso txarra zeriolako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kantabria