Gizartea -

Justizia Auzitegi Nagusia

Beste bi epaik agindu dute Nafarroan euskararen nahitaezko meritua kentzeko

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, berriro, behar hori baliogabetu du, eremu mistoan, eremu ez-euskaldunean eta euskara derrigorrezkoa ez den Administrazioaren zerbitzu zentraletako postuetan.

Euskararen aldeko manifestazio bat, Iruñean. Argazkia: Kontseilua.
Euskararen aldeko manifestazio bat, Iruñean. Argazkia: Kontseilua.
Euskararen aldeko manifestazio bat, Iruñean. Argazkia: Kontseilua.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berriro baliogabetu du euskara nahitaezko meritua izatea lanpostu publiko jakin batzuetan; hain zuzen ere, bi epairen bidez, eremu mistoan, eremu ez-euskaldunean eta euskara derrigorrezkoa ez den Administrazioaren zerbitzu zentraletako postuetan agindu du nahitaezko meritu hori kentzeko.

Epaiak AFAPNA sindikatuak eta Nafarroako Medikuen Sindikatuak eta Satsek aurkeztutako helegiteen harira etorri dira; izan ere, euskararen foru-dekretuaren hainbat artikuluren aurkako helegiteak aurkeztu zituzten sindikatu horiek. Auzitegiak baztertu egin du dekretua erabat baliogabetzea (horixe zen sindikatuen asmoa), baina erabaki du bertan behera uztea euskara meritutzat jotzen dituzten aginduak. Bi epaien aurkako errekurtsoa aurkezteko aukera dago, kasazioan.

Horrela, Auzitegiak astearteko epaiaren irizpideari eutsiz, UGTk eta Langile Administratiboen Sindikatuak aurkeztutako helegiteak partzialki hartzen ditu aintzat, eta ebazten du euskara ezin dela meritutzat hartu aipatutako bi eremu horietan eta zerbitzu zentraletan, derrigorrezkoa ez bada.

AFAPNAren, Sindikatu Medikuaren eta Satseren helegiteak

Nafarroako Administrazio Publikoetako Funtzionarioen Elkarteak (AFAPNA) helegitean eskatuta zuen, laburbilduz, lanpostu elebidunen kopuruaren eta ezaugarrien gaineko artikuluak baliogabetzea. Horren ildotik, Auzitegiak dio argudiatze juridikoa "ahula eta zalantzagarria" dela, eta sindikatuak ez duela zehaztu zeintzuk diren hautsita dauden aginduak.

Aretoaren iritziz, artikuluek bat egiten dute euskararen foru legearekin eta Konstituzioaren hastapenekin; izan ere, lanpostu elebidunen kopurua eta ezaugarriak eremu bakoitzaren helburuak kontuan izanik zehaztu beharko dituzte.

Nafarroako Medikuen Sindikatuaren eta Satseren helegiteari dagokionez, berritasuna zen 27. artikulua aurkaratzen zuela; izan ere, sindikatuen iritziz, merituen balorazioa neurritik aterata dago eremu euskaldunean, euskara ez dakiten hautagaien sarbidea mugatzen du, eta meritu eta gaitasunaren berdintasun-hastapenaren aurkakoa da.

Auzitegi Nagusiak gaitzetsi egin du argudio hori, eta esan du helegiteak ez dakarrela balorazioa egiteko parametrorik; hortaz, ez dago ondorioztatzerik balorazio hori neurritik aterata dagoela.

Bi epaietan, baina, Aretoak baliogabetu egin du euskara meritua izatea edozein lanpostu publikotan, aipatutako eremuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Nafarroa Funtzionarioak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua berriak Lan-eskaintzak gaur Nafarroako JANren epaiak