Gizartea -

Bizkaia

Hilda topatu dute igandean Gorbeia mendian desagertu zen mendizalea

Hildakoa Jose Miguel Etxeandia da, 59 urtekoa eta Larrabetzuko bizilaguna. Itxina aldean aurkitu dute gorpua.

Erreskate taldeak Gorbeian. Argazkia: SOS Deiak
Erreskate taldeak Gorbeian
Erreskate taldeak Gorbeian. Argazkia: SOS Deiak

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean Gorbeia mendian desagertutako gizonezkoa (59 urtekoa eta Larrabetzuko bizilaguna) hilda topatu dute ostegun honetan.

Ertzaitzak jakinarazi duenez, gorpua Itxinan aurkitu dute 13:00 aldera.

Jose Miguel Etxeandia lagun batzuekin joan zen Gorbeiara, Arraba aldera, baina une batean taldetik bereizi zen eta ordutik ez dakite non dagoen.

Gurutze Gorria, DYA, Ertzaintza eta boluntarioak ibili dira haren bila.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal mendiak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erreskateak mendian Alpinismoaren azken ordukoa Gorbeiako Parke Naturala Larrabetzu