Gizartea -

DESAGERTUTAKO PERTSONAK

Igandetik falta den mendizalea bilatzeko lanei ekin diete berriro Gorbeia mendian

Gizona Bilboko bizilaguna da eta 59 urte ditu. Igandean, lagun batzuekin joan zen Gorbeiara, Arraba aldera, baina une batean taldetik bereizi zen eta ordutik ez dakite non dagoen.

Erreskate taldeak Gorbeian. Argazkia: @112_SOSDeiak
Erreskate taldeak Gorbeian.
Erreskate taldeak Gorbeian. Argazkia: @112_SOSDeiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriro igandean Gorbeia mendira joan eta ordutik falta den 59 urteko gizona (Bilboko bizilaguna) bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gizona lagun batzuekin joan zen Gorbeiara, Arraba aldera, baina une batean taldetik bereizi zen eta ordutik ez dakite non dagoen.

Gurutze Gorria, DYA, Ertzaintza eta boluntarioak ari dira haren bila, 08:30ean hasita.

Desagertutako gizona

Desagertutako gizona. Argazkia: @SOSdeiak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Ertzaintza Azken ordukoa Bizkaia Euskal mendiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Mendiko istripuak gaur Mendi albisteak gaur Gorbeia mendiko albisteak