Gizartea -

Hizkuntza Politika

Chivite: 'Arauek zuzenduko dute hizkuntza politikaren inguruko edozein erabaki'

Nafarroako presidentearen ustez, euskara ikasi eta erabili ahal izateko aukera "herritar bakoitzak erabaki beharko luke".

Maria Chiviteren esanetan, epaia "oso ondo" aztertu behar dute. Argazkia: EFE
Nafarroako Gobernuko presidentea atzoko agerraldian
Maria Chiviteren esanetan, epaia "oso ondo" aztertu behar dute. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Chivite Nafarroako presidentearen esanetan, "Erkidegoko arauek eta egoera soziolinguistikoak zuzenduko dute" Nafarroako Gobernuak Hizkuntza Politikaren harira emango duen "edozein pausu". Pausu horiek, gainera, gizartearen, sindikatuen eta alderdi politikoen artean adostasunez hartu behar direla esan du.

Chivitek agerraldia egin du ostiral honetan Nafarroako Parlamentuan, Navarra Sumak eskatuta. Presidentearen ustez, "euskara, Erkidegoaren berezko hizkuntza izanik, errespetuz eta eztabaida politikoez aldenduz erabili behar da".

Halaber, "alderdi politikoen interesetatik ihes egiten duen adostutako akordioa" babestu du. Hori horrela, "euskara nafar guztien ondasuna da; zaindu eta herritar guztien eskura jarri behar da herritar bakoitzak aukera dezan euskara ikasi eta erabili nahi duen", esan du.

Chiviteren esanetan, "oinarrizko araua euskararen foru legea izango da eta edozein aldaketa Nafarroako Foru Hobekuntzak ezarritakoaren arabera egingo da".

Eremu misto eta ez-euskaldunean euskara meritutzat hartzeari uzteko Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren harira, "ondorio juridikoak aztertzen ari direla" esan du Chivitek.

"Gobernua aukera eta ondorio guztiak aztertzen ari da: helegitea jarria ala ez; edo hutsune legala ote dagoen", esan du. "Lan zaila da eta zorrotzak izan behar gara abian diren lan-eskaintza publikoen segurtasun juridikoa bermatzeko", gaineratu du.

Hala ere, irmoak diren prozesuen harira, "lanpostua lortu dutenei" lasaitasun mezua helarazi die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua