Gizartea -
MOEren oharra
Telefono konpainiek osasun arauak betetzen dituztela erantzun dute
Espainiako Telekomunikazio Operadoreen Elkarteak (Redtel) azpimarratu duenez, "ikerketetan ez dago frogarik" sakelako telefonoen emisioak "kartzinogenoak" direla pentsatzeko.
Erredakzioa
Espainiako Telekomunikazio Operadoreen Elkarteak (Redtel) esan du Espainiako telefono konpainiek Nazioarteko Osasun Erakundeak sakelako telefonoen emisioei buruz ezarritako arauak betetzen dituztela.
Redtelek prentsa-agiri batean erantzun dio Nazioarteko Osasun Erakundearen oharrari. Atzo, aipatu erakundeak ohartarazi zuen sakelako telefonoen erabilera "kantzerigenoa izan" daitekeela.
Baina Redtelek azpimarratu du ikerketetan ez dagoela frogarik telefonoen emisioak "kartzinogenoak" direla pentsatzeko.
Nazioarteko Osasun Erakundearen arabera, sakelako telefonoek radiofrekuentzia bitartez sortzen dituzten eremu elektromagnetikoak "kartzinogenoak izan daitezke", eta horregatik, "2B" mailara igo dituzte.
Redtelek azaldu duenez, uhinaren arrisku maila igo egin dute eta "kafeinaren edo tearen" pare jarri dute "beste 512 agenterekin batera".
Elkarteak ziurtatu du Nazioarteko Osasun Erakundearen adierazpenak ez dituela aldatu "osasun arauak" eta ez dirudiela segurtasun mugek "muturreko aldaketak" izango dituztela.
Dena dela, Redtelek esan du bere egiten duela klasifikazio berria, erakundearen gomendio guztiekin egiten duen moduan.
Bestalde, Espainian Europa osoan erabiltzen den antena mota bera jartzen dela azpimarratu du.