Gizartea -

EGURALDIA

Abisu horia ezarri dute haizeagatik igande honetarako

Eguzkia eta beroa izango dira protanista, oraindik, datozen orduotan. Bihar, 25 graduraino iritsiko dira termometroak.

Haizea, Oñatin. Artxiboko irudia. Argazkia: Angel Guridi.
Haizea, Oñatin. Artxiboko irudia. Argazkia: Angel Guridi.
Haizea, Oñatin. Artxiboko irudia. Argazkia: Angel Guridi.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abisu horia ezarri du igande honetarako Euskalmetek, aurreikusita dauden haize-ufadengatik. Euskal Meteorologia Agentziak jakitera eman duenez, 100 kilometro orduko haize-boladak espero dira haizeguneetan, eta 70-80koak gune babestuagoetan.

Euskal Autonomia Erdidegoaren ekialdean joko du gogorren haizeak.

Eguzkia eta beroa

Bestalde, eguzkia eta beroa izango dira protanista, oraindik ere, datozen orduotan. Bihar, 25 graduraino iritsiko dira termometroak.

Bihar goizean zerua garbi egongo da eta hego-haizea ibiliko da. Arratsaldean, berriz, haizeak ipar-mendebaldera egingo du kostaldean, eta freskatu ez ezik, hodei batzuk ere sortuko dira.

Hala ere, aldaketa hori kostaldean soilik igarriko da, barnealdean giro eguzkitsua eta beroa nagusituko baita egun osoan. Hegoaldeko haizeak zakar joko du hainbat tokitan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak