Gizartea -
Orihuela
Libre geratu da Alacanteko 12 urteko neskatoaren ustezko bortxatzailea
Hiru hilabete barru ama izango den adingabearen kasua ikertzen jarraitzen dute, izan ere, hasieran atxilotuak aske daude.
Erredakzioa
Segurtasun indarrek Orihuelan (Alacant) bortxatu zuten 12 urteko neskatoaren kasua ikertzen jarraitzen dute. Izan ere, 39 urteko gizonezko bat atxilotu zuten kasuarekin zerikusia zuelakoan, baina kargurik gabe libre geratu zen.
Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera, atxilotua ez zuten auziperatu eta oraindik ez dakite sexu-erasoa nork egin ote duen.
Poliziako iturriek azaldu dutenez, ustezko bortxaketa 2010eko azaroan gertatu zen, haurrak 11 urte zituenean, baina ez dute haren berri eman apirilaren 20a arte, orduan pasa baitzuten auzia Udaleko zerbitzu sozialetatik segurtasun indarren eskuetara.
Hurrengo egunean orain arte atxilotu duten bakarra atzeman zuten, baina aske geratu zen kargurik gabe berehala.
Adingabea Orihuelan bizi zen eta orain, sei hilabete haurdun daramatzanean, Valentziako Ongizate Sailak hartu du zaintzeko ardura. Gobernuko iturriek azaldu dutenez, haurdun dauden adingabeei bereziki zuzendutako arreta eskaintzen diote, eta bertan egongo da haurraz erditzen den arte.