Gizartea -

TRAFIKO-ISTRIPUA

46 urteko gizon bat larri zauritu da Iruñean, auto batek harrapatuta

Goizaldean gertatu da istripua Nafarroa Behereko etorbidean. Autoaren gidariak negatibo eman du alkohol eta droga proban.

Iruñako Udaltzaingoak Twitter kontuan zabaldutako argazkia.
Iruñako Udaltzaingoak Twitter kontuan zabaldutako argazkia.
Iruñako Udaltzaingoak Twitter kontuan zabaldutako argazkia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

46 urteko gizon bat larri zaurituta eraman dute ospitalera gaur goizalean Iruñean, auto batek Nafarroa Behereko etorbidean harrapatu eta gero.

Iruñeko Udaltzaingoak bere Twitter kontuan jakitera eman duenez, gidariak negatibo eman du alkohol eta droga proban.

Poliziak ikerketa ireki du harrapaketa nola gertatu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Harrapatzeen albisteak Trafiko-istripu hilgarriak