Gizartea -

Lan-istripua

Beasaingo CAF enpresako langile bat hil da Alegian izandako istripuan

Istripua goizaldeko 05:00ak inguruan jazo da, behargina lanetik etxera bidean zihoanean. Enpresa-batzordeak ordubeteko lanuztea deitu du asteazkenerako.  

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beasaingo CAF enpresako langile bat hil da gaur goizaldean N-1 errepidean, Ikaztegieta eta Alegia bitartean, lanaldia amaituta fabrikatik etxera zihoanean.

Ezbeharra goizaldeko 05:00ak aldera gertatu da, hiru ibilgailuk talka eginda. N-1 errepidea itxita egon da Irungo noranzkoan, 07:30ak arte.

Beasaingo CAF konpainiako langile-batzordeak ordubeteko lanuztea deitu asteazken honetarako beren lankidearen heriotza salatzeko. ELAk zehaztu duenez, geldialdia 11:00etatik 12:00etara egingo dute.

Sindikatu horrek emandako informazioaren arabera, urtea hasi zenetik 40 behargin hil dira Euskal Herrian. Halaber, "gero eta gehiago dira 'in itinere' istripuak eta horietako asko ez daude datu ofizialetan bilduta", kritikatu dute.

"Estatistikak albo batean utzita, prekarietatea eta enpleguaren kalitate txarra daude odol-jario honen oinarrian. Patronalak lan-erreformak baliatzen ditu langileen lan-baldintzak okertzen jarraitzeko, eta bitartean administrazioek beste aldera begiratzen dute, kontrol-neurri publikorik hartu gabe", salatu dute.

Horrez gain, ELAk bere babesa eta elkartasuna adierazi die biktimaren senide eta lagunei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Lan-istripuak Gipuzkoa Lana berriak CAF albisteak Gizartea Eguneko albisteak Beasain albisteak Albisteak Sindikatuen albistea Errepideko istripuen biktimak