Gizartea -
Zirkulazioa
45 urteko arabar bat hil da Coreran, N-232 errepidean izandako auto-istripu batean
Istripua 13:20 aldera jazo da, auto batek kamioi baten aurka talka egin duenean. Halaber, bi emakume larri zauritu dira.
Agentziak | Erredakzioa
Pertsona bat hil da eta beste hiru larri zauritu dira ostiral honetan Errioxako Corera herrian, N-232 errepidean izandako auto-istripu batean, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.
Istripua 13:20 aldera jazo da, auto batek kamioi baten aurka talka egin duenean.
Talka horren ondorioz, autoaren gidaria, 45 urteko arabar bat, hil egin da, eta ibilgailuan zihoazen bi emakumeak larri zaurtu dira.
Istripuan inplikatutako bi kamioietako baten gidaria arin zauritu da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea