Gizartea -

Zirkulazio-istripua

Basauriko bizilagun bat zirkulazio-istripuan hil da Burgosko Mena Haranean

42 urteko gizon bat da biktima; bizikletaz zebilela, auto batek harrapatu du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basauriko bizilagun bat zirkulazio-istripuan hil da astelehen honetan Mena Haranean (Burgos), Burgosko Trafikoko Guardia Zibilaren iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez. Biktima 42 urteko gizon bat da; asteartean eramango dute haren gorpua Basaurira.

Istripua 12:00ak aldera jazo da, BU-554 errepidean, Burgosko Mena Harana udal-barrutiaren parean, gizona bizikletaz zebilela; hala esan dio Europa Pressi Gaztela eta Leongo 112 Larrialdietako Zerbitzuak.

Ordu horretan, lagun batek laguntza medikoa eskatu du, konorterik gabe zegoen txirrindulari batentzat; turismo batek harrapatua zen txirrindularia, BU-554 errepidean, 5. kilometroan, Ro mendatean, Montianon, Mena Haranean.

1-1-2ak abisua eman die Burgosko Trafikoko Guardia Zibilari, Mena Haraneko Udaltzaingoari eta Larrialdietako Zentro Koordinatzaileari; osasun-helikoptero bat bidali du Zentro horrek, bai eta Zaintza Handiko Unitate mugikor bat, anbulantzia bat, eta Mena Haraneko osasun-zentroko lehen mailako arretaren osasun-langileak ere.

Istripua gertatu den tokian, larrialdietako langileek egiaztatu dute txirrindularia hilda zegoela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Trafikoa Basauriko bideoak Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Donostian Eguneko albisteak Albisteak Harrapatzeak Errepideko istripuetan zauritutakoak