Gizartea -

Gertakaria

Eraikin bat hustu dute Laudion, ondoan duen zubi bat erortzeko arriskua dagoelako

Latiorroko oinezkoen pasabidea kentzeko lanek egitura desegonkortu dute bart, eta, badaezpada, 34 familia etxetik atera dituzte. Renferen tren zerbitzua ere eten dute.

Latiorroko pasabidea kentzeko lanek egitura desegonkortu dute. Argazkia: Radio Vitoria
Latiorroko zubia (Laudio) behera etor liteke.
Eraikin bat hustu dute Laudion, ondoko pasabide baten erortzeko arriskuagatik

1:14

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laudioko (Araba) Zubiko kaleko 2. zenbakiko 34 familia etxetik atera dituzte bart, ondoan dagoen Latiorroko oinezkoen pasabidea behera etortzeko arriskua zegoelako, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Latiorroko oinezkoen pasabidea kentzeko lanak egin dituzte goizaldean, eta erabilitako garabiak egitura desegonkortu omen du. Ondorioz, zubia erortzeko arriskua zegoela ikusita, ondoan dagoen etxebizitza eraikina hustea erabaki dute 03:00ak aldera.

Etxetik atera dituzten 34 familiak Zubiko Jauregira eraman dituzte. Goizean, bizilagun horiek San Rokeko jubilatuen etxean egoteko aukera izango dute.

Ander Añibarro Laudioko alkateak ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan azaldu duenez, "egoera kontrolpean" dute, eta zubia garabira lotuta dago. Añibarroren esanetan, goizean zehar beste bi garabi ekarriko dituzte, eta pasabidea kenduko dute. Orduan itzuli ahalko dira bizilagunak etxera.

BIDEOA | Ander Añibarro: 'Guztia konpondu eta gaur gauean normaltasunera itzultzea da asmoa' 

Ander Añibarro: 'Guztia konpondu eta gaur gauean normaltasunera itzultzea da asmoa'
Ander Añibarro: 'Guztia konpondu eta gaur gauean normaltasunera itzultzea da asmoa'
Ander Añibarro: 'Guztia konpondu eta gaur gauean normaltasunera itzultzea da asmoa'

3:20

Latiorroko oinezkoen pasabidea Renferen trenbidearen gainetik igarotzen da. Hori dela eta, segurtasun neurri gisa, tren zerbitzua ere eten dute Ugao eta Amurrio artean. Eten horrek Bilbotik irten eta hiriburua jomuga duten ibilbide luzeko trenei ere eragiten die. Zerbitzu hori etenda dagoen bitartean, autobusez garraiatuko dituzte bidaiariak.

Adifek azaldu duenez, segurtasun arrazoiak direla eta, argindarra moztu dute trenbideko katenarian. Ondorioz, bertan behera gelditu da tren zerbitzua Laudion, eta bidaiariak autobusean eraman behar dituzte Amurrio eta Ugao artean.

Eguerdian ez zekiten egoera noiz izango zuten konponduta, eta, beraz, ez dakite arazoak gaur arratsaldean Bilbora iritsi behar diren distantzia luzeko trenei eragingo dien.

Bilbotik irten behar diren trenei goiz osoan eragin die arazo horrek, eta bidaiariak autobusez eraman behar izan dituzte tarte batean, Miranda Ebron berriro trenera igotzeko.

Kendu nahi duten pasabidea gaur egun ez dago erabilgarri, hori ordezkatzeko lurpeko pasabide modernoago bat eraiki baitzuten Laudioko bizilagunentzat, eskailera mekanikoekin hornitua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Araba Laudio Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Aiarako kuadrilla