Gizartea -

Krimena

Gizon bat hil dute tiroz Bilbon

Ertzaintzak atxilotu egin ditu ustezko bi hiltzaileak. Gertatutakoa bi familiaren arteko liskar bat izan dela uste dute ikerlariek.

Atxilotutako bi gizonak; horietako bat, eskopeta eskuan. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Atxilotutako bi gizonak; horietako bat, eskopeta eskuan. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Atxilotutako bi gizonak; horietako bat, eskopeta eskuan. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil tiroz hil dute ostegun honetan Bilboko Alde Zaharrean, Bruno Mauricio Zabala kalean.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, hilketaren bi ustezko egileak, gizon bat eta bere semea, atxilotu egin dituzte. Antza denez, tiroak egin ondoren, bi gizonak gertuko etxebizitza batean sartu dira, babes bila, baina ondoren euren burua entregatu dute, agenteek inguratuta zituztela ikusita.

Ikerketaren iturrien arabera, gertatutakoa bi familiaren arteko liskar bat izatea da hipotesi nagusia.

Tiroak posta-kartutxoekin kargatutako eskopeta batekin egindakoak izan dira. Ehizan ere debekaturik dagoen munizioa da, oso arriskutsua baita.

14:40 aldera, larrialdietako zerbitzuek hainbat lagunen deiak jaso dituzte, aipatutako lekuan tiroketa egona zela esateko, eta polizia-agenteak segituan bertaratu dira. Guztira, hiru tiro entzun ahal izan dira, eztabaida bortitz batean zehar.

Ertzaintzak gunea sokaz hesi du, eta gertatutakoa ikertzeari ekin dio. Talde zientifikoko agenteak ere han daude, frogak biltzen.

Hilketa izan den lekua

Bruno Mauricio Zabala kalean jazo da krimena. Argazkia: ETB

Auzokideak, haserre erakundeekin

Testuinguru horretan, Sanfran Auzokideak plataformak deitoratu egin du gertatutakoa, eta segurtasuna bermatzeko neurriak hartzeko hilketa bat gertatu arte itxaron behar ote duten galdetu die erakundeei.

EFE agentzian egindako adierazpenetan, elkarte horretako ordezkariek gaitzetsi egin dute krimena, eta doluminak adierazi diete biktimaren senideei.

Azken hilabeteetan, auzokideek hainbatetan salatu dute Alde Zaharreko segurtasun eza, eta delituek gora egin dutela ohartarazi dute.

Horregatik, kaleotan polizia gehiago egotea eta beste hainbat segurtasun neurri hartzea eskatu diete erakundeei.

Alkateak irmo jokatzeko eskatu dio Justiziari

Bestalde, Juan Mari Aburto alkateak "irmo" jokatzeko eskatu dio Justiziari, eta gaineratu du hiltzaileak “soberan” daudela Bilbon.

Udalak igorritako agiri batean, Aburto haserre agertu da gertatutakoarekin.

"Poliziak hiltzaileak atxilotu ditu. Orain, Justiziak irmo jokatu behar du", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Ertzaintza Bizkaiko albisteak EAE Delituak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erailketak