Gizartea -
Trafikoa
A-15a itxita egongo da berriro asteburu honetan, lanegatik
San Lorentzo-Larreko tunela moldatzen amaitzeko azken zirkulazio etena da asteburukoa. Ostiraleko 22:00etatik igandeko 10:00ak arte egongo da itxita autobia.
Agentziak | Erredakzioa
San Lorentzo-Larreko tunelean egokitzapen lanak direla eta, Leitzarango Autobia (A-15a) itxita egongo da asteburuan. Lanok egiten amaitzeko egin beharreko azken zirkulazio etena da honakoa —aurreko bi asteburuetan ere zarratuta egon da—.
Ostiral honetako 22:00etatik igandeko 10:00ak arte egongo da itxita, bi noranzkoetan, Nafarroako Gobernuak zehaztu duenez.
Europako araudira moldatzeko lanak egin behar izan dituzte dituzte San Lorentzo-Larre tunelean. Oraingoan, euste-hesia eta lanok seinalatzeko ikurrak kenduko dituzte, besteak beste.
Ordezko bideak
Nafarroatik Gipuzkoara ibilbide luzeko bidaiak egiteko, Altsasuraino N-1 errepidea hartzea gomendatzen dute eta Irurtzunen A-10 errepidea hartzea, Nafarroako Lurralde Kohesiorako Departamentutik adierazi duenez.
Berastegi, Elduain edo Berrobira joateko, berriz, A-15a Andoainera bidean moztuta izango denez, Berastegiko lotunean buelta eman, eta Tolosa eta Leitza artean GI-2130 errepidetik ibili ahalko da.
Gipuzkoatik Lekunberri edo Leitzara doazen ibilgailuak GI-2135 errepidetik, Tolosatik, joan ahalko dira.