Gizartea -

Gertakaria

Alkohol-tasa boskoiztuta eta gurpil bat zulatuta ari zen gidatzen gizon bat Gasteizen

Ostegun honetan jazo da, eguerdian, Izarraren Benta eta Jacinto Benavente kaleetan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baimendutako alkohol-tasa boskoiztuta eta gurpil bat zulatuta gidatzen ari zelako, 52 urteko gidari bat ari da ikertzen Gasteizko Udaltzaingoa.

Gertakaria osteguneko 12:45 aldera jazo zen. Orduan, Izarraren Benta kalean, gurpil bat zulatuta zuen auto bat zihoan, Udaltzaingoaren iturriek ostiral honetan jakitera eman dutenez.

Patruila batek Jacinto Benavente kalean geldiarazi zuen, eta antzeman zuen gidariak alkoholdun edarien eraginpean izateko zantzu nabariak zituela.

Alkoholemia-probetan, 1,41eko eta 1,34ko emaitza eman zuen; horrek esan nahi du baimendutako gehienezko tasa boskoizten ari zela (0,25ekoa da); beraz, Guardiako Epaitegian eginbideak ireki zituzten, bideko segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Araba EAE Delituak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak