Gizartea -
GIPUZKOA
Donostiako San Martin kaleko errei bat itxiko dute, Topoko obren ondorioz
Lanen zailtasunek eragozpen desberdinak eragingo dizkiote trafikoari eta oinezkoei.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Topoko saihesbideko eraikuntza-lanek, Mirakontxa-Easo tartean, fase berri bat hasiko dute astelehenean, Loiolako kanoiko sarreran, Erdigune-Kontxan egingo duten geltokiko obrei ekiteko. Lanen zailtasunek zenbait eragozpen eragingo dizkiete trafikoari eta oinezkoei. Bereziki San Martin kaleari eragingo dio, erreietako bat itxita geratuko baita.
Euskal Trenbide Sareak (ETS) adierazi duenez, lehenik trafikoa partzialki moztuko da San Martin kalean, Urbieta eta Hondarribia kateen bitartean. Mozketa horrek zortzi hilabete iraungo ditu. Lehenik errei bat itxiko da eta ondoren moztuko da bigarrena, euri-biltzailearen desbideratzea egin ahal izateko.
Fase horretan egin beharreko lanak izango dira lurpeko argindar lineak, telefono bidezko komunikazioak, gas hodiak, kaleetako argiztapena, semaforoak, eta hornidura eta saneamendu konexioak bezalako zerbitzuak desbideratzea.
ETS eta Donostiako Udala elkarrekin ari dira lanean obren kalteak murrizteko eta beharrezko desbideratzeak diseinatzeko. Horrez gain, baliteke Easo kalean errei bat irekitzea epe horretarako.