Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume batek sexu-erasoa salatu du Lizason

Emakumeari sexu-ukituak egin dizkio gizon batek, herriko jaietan. Udalbatzak erasoa gaitzetsi du, eta jaiak bertan behera utzi ditu.

Lizasoko artxiboko irudia. Argazkia: EiTB
Lizasoko artxiboko irudia
Lizasoko artxiboko irudia. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lizasoko jaietan sexu-erasoa pairatu izana salatu du emakume batek, EiTBk jakin ahal izan duenez.

Navarra.com webguneak argitaratutako informazioaren arabera, erasoa goizalde partean gertatu da, emakumea txisa egiten zebilenean. Bat-batean gizon bat etorri zaio atzetik, eta sexu-ukituak egin dizkio. Emakumeak eskuan hozka egin dio, eta erasotzaileak ihes egin du.

Emakumeak erasoa salatu du Foruzaingoaren aurrean, eta ikerketa bat abiatu dute jazoeraren nondik norakoak argitzeko.

Kontzejuaren jaiak bertan behera uztea erabaki du Udalbatzak, eta erasoa gaitzesteko agiria kaleratu du.

---------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Nafarroa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Feminismoa Sexu erasoak