Gizartea -
Atzerrira ihes egin zuen
Santutxuko hilketaren ustezko hiltzailea atxilotu dute Kolonbian
Kolonbiako Poliziak atxilotu du Ertzaintzak, Interpolen bidez, eskatutako atxilotzeko agindu batetaz baliatuta. Gutxi barru hasiko dituzte estraditatzeko lanak.
Erredakzioa
Santutxu auzo bilbotarreko bizilagun bat hil zuen ustezko gizona atxilotu dute Kolonbian, nazioarteko atxilotzeko agindu batez baliatuta, Ertzaintzak Interpol bidez eskatu zuena, alegia.
Atxiloketa aurreko asteazkenean, ekainak 8, izan zen. Hilketa maiatzaren 26an gertatu zen, orain atxilotu duten gizonak etxebizitzaren jabea zaztatu zuenean. Adineko gizonezko bat zen biktima, eta lapurtzen harrapatu omen zuen gaizkilea.
Ustezko hiltzailea, 37 urteko kolonbiarra, bertan etxeko lanak egiten zituen emakumearen semea da; izan ere, horretaz baliatu zen etxebizitzan sartu ahal izateko. Hilketa egin eta gero, Kolonbiara ihes egin zuen, aurretik erosita zuen hegaldi batean.
Dagoeneko hasi dituzte estradizioa egiteko lanak, ustezko hiltzailea auzia epaituko duen Auzitegira eramateko.