Gizartea -

Twitterren aldarrikatu dute

Anonymousek Polizia Nazionalaren web orriari eraso egin dio

Anonymous ekintzaile sareak Twitterreko kontuaren bitartez bere gain hartu du Polizia Nazionalaren zerbitzaria kolapsatu duen erasoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Anonymous" ziberekintzaileen sareak bere gain hartu du Polizia Nazionalaren web orriari gaur goizaldean talde horretako kideak atxilotzeagatik protesta moduan egindako erasoa.

"Helburua: www.policía.es. Egoera: Behera botatzea manifestari baketsuak atxilotzeagatik", irakur daiteke Twiterreko kontuan #OpPolicia hashtagarekin. Ehunka erabiltzaile ari dira erasoa eta poliziaren operazioa komentatzen; nagusiki operazioa "onartezina" dela diote.

Erasoaren ondorioz zerbitzaria kolapsatu dute eta erabiltzaileek ezin izan dute web orrian sartu, Anonymousen ingurukoek sare sozialean azaldu dutenez. Blokeoa gauerdian gertatu da eta goizerako konpondu dute. Polizia Nazionalaren iturriek azaldu dutenez, momentuz ez daukate erasoaren gaineko informazio gehiagorik.

Twitterren egin diren hainbat komentarioren arabera, polizia nazionalaren web orriari egin dioten erasoa hacker talde horren aurka ostiralean egin zuten polizia operazioari emandako erantzuna da. Ostiraleko operazioan hiru lagun atxilotu zituzten "Anonymous" taldearen Espainiako arduradun moduan identifikatuta.

Antza, hainbat web orritan eta "ETAren inguruko foroetan" Estatuko Segurtasun Indarren eta politikoen gaineko informazioa publikatzea zuten helburu, atxilotuetako baten etxean lortu zuten informazioaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea