Gizartea -

GERTAKARIA

Hainbat bizilagun etxetik atera dituzte Bilbon, hiru edukiontziren suteagatik

Gordoniz kalean izan da sutea gauerdi aldera. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ez da inor zauritu.

Sutea izan den tokia. Argazkia: Iker Salgado
Sutea izan den tokia.
Sutea izan den tokia. Argazkia: Iker Salgado

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Gordoniz kaleko eraikin bateko lehen solairuko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte gaur gauean kaleko hiru edukiontzik su hartu ondoren. Suteak hainbat ibilgailu kaltetu ditu eta etxeko fatxada ere bai.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gauerdi aldera piztu da sua, oraindik ere argitu gabeko arrazoiengatik.

Edukiontziak zeuden tokian hainbat etxeko altzari eta koltxoi zeuden, eta horiek sua indartu dute.

Sugarrek inguruan aparkatuta zeuden auto batzuk harrapatu dituzte eta ondoko etxearen fatxada ere kaltetu dute, ataria eta lehen solairuko etxea batez ere. Hantxe dagoen joko-areto baten sarrera ere kaltetuta geratu da.

Hainbat orduz egon behar izan dute etxetik kanpora bizilagunek, baina ez da inor zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak