Gizartea -
PERTSONEN TRAFIKOA
Erresuma Batuan etorkinak sartzen zituen sare bat harrapatu dute
Ikerketako iturrien arabera, taldeak Bilboko portutik jarduten zuen bereziki.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Guardia Zibilak sare baten kontrako operazio bat jarri du martxan, ustez, Espainiako portuetatik etorkinak sartzeagatik Erresuma Batuan.
Ikerketako iturrien arabera, taldeak Bilboko portutik jarduten zuen bereziki, baina Santander, Vigo, Ferrol, Ribadeo, Gijon, Aviles, Pasaia, Valentzia eta Castello bezalako tokiak ere erabili zituzten.
Operazioak martxan jarraitzen duela adierazi dute iturri horiek, beste batzuek bederatzi atxilotu egon direla dioten bitartean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea